KAÑOYETAN

125. urteurrena

Área privada de socios

Área privada de socios

Kañoyetan Txikik debuta egingo du 2026ko danborradan!!

Kañoetan elkarteak Kañoetan Txiki haur danborrada berria estreinatuko du 2026ko urtarrilaren 19an, auzoko kaleak musikaz eta ilusioz betez.

Kañoetan Txikiren sorrerak auzoan antzemandako behar bati erantzuten dio, non beste danborrada txikiek itxaron zerrenda oso luzeak zituzten. Imanol Pérez Pineda proiektuaren bultzatzaile eta bozeramaileak azaldu duenez:

“Auzoan dagoen behar bati erantzuteko eta plazarik gabeko haur guztiei parte hartzeko aukera eskaintzeko sortzen dugu”.

Gainera, estreinaldi hau oso data bereziarekin bat dator: Kañoetan elkartearen 125. urteurrena, goitik behera ospatzeko arrazoi ezin hobea.

Danborrada martxan jartzeko 30.000 eta 40.000 euro arteko inbertsioa egingo da, elkarteak eta laguntzaile eta partaideen ekarpenek finantzatuta.

Ilusio, gogo eta jai-izpiritu handiarekin , Kañoetan Txiki bere lehen desfilea Alde Zaharreko kaleetan bizitzeko eta Donostiako danborradan historia egiteko prestatzen ari da. ❤️💙

Albisteak

Celebración del 31 de agosto

Celebramos el 31 de Agosto El 31 de Agosto es una de esas fechas que forman parte de la memoria de Donostia. Una noche para recordar la destrucción de la ciudad en 1813, pero también para celebrar la voluntad de quienes hicieron posible que volviera a levantarse. KañoYetan vive cada

Leer más »